Ostiraletik igandea bitartean hiru antzezlan izango dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketen bigarren asteburuan, eta Uztarria Komunikazio Taldeak emanaldi bakoitzerako sarrera bikoitz bana zozkatu du bere bazkideen artean.
Uztarriako bazkideek Asteburuko zein antzezlanetan ikusi ahal izango dira oholtzan Gurutze Eizmendi eta Erika Olaizola ama-alabak? galderari erantzun behar zioten zozketan parte hartzeko, eta erantzuna Traganarru da. Lehiaketako galdera horri erantzuna emanez uztarriazozketak@gmail.com helbidean jaso ditugun erantzun egoki guztien artean egin da zozketa, eta hauek dira irabazleak: Iosu Badiola, Lorea Arenas eta Garazi Agirre.
Iosu Badiolak bihar, ostirala, Hiru antzezlana ikusteko sarrera bikoitza irabazi du. Lorea Arenasek, etzi, zapatua, Traganarru obra ikusteko beste sarrera bikoitza eskuratu du. Igandean Hareazko ipuinak antzezlana ikusteko sarrera Garazi Agirrek irabazi du. Sarituei telefono edo e-posta bidez jakinaraziko zaie sarrerak nola eskuratu.
Lehiaketa gehiago datozen aste eta hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.