Jokin Uranga bigarren Gernikako finalerdian

Euskal Herriko Txapelketako finalaurrekoetako lehen saioa: Amets Arzallus 717 puntu, Jokin Uranga 657,5, Jone Uria 653, Jon Martin 640,5, Julio Soto 639,5 eta Nerea Elustondo 633,5. Berria-ko kronika. Beñat Lizasok hilaren 16an du saioa, Oiartzunen. Finalerdiak bi itzulira jokatuko dira. Bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea eta hamalau puntuaziorik onenak pasako dira.

Finalaurrekoak

- Azaroak 9 (gaur), Gernika-Lumo: Amets Arzallus, Jon Martin, Julio Soto, Jone Uria, Nerea Elustondo eta Jokin Uranga.

- Azaroak 10 (bihar), Tolosa: Unai Iturriaga, Igor Elortza, Etxahun Lekue, Jexux Mari Irazu, Amaia Agirre eta Iñigo Mantzisidor.

- Azaroak 16, Oiartzun: Aitor Sarriegi, Jon Maia, Agin Laburu, Alaia Martin, Beñat Lizaso eta Odei Barroso.

- Azaroak 17, Murgia: Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Beñat Gaztelumendi, Xabier Silveira, Unai Agirre eta Fredi Paia.

Finalaurrekoak bi itzulira jokatuko dira. Bigarren itzulira saio bakoitzeko irabazlea eta hamalau puntuaziorik onenak pasako dira. Bigarren itzuliko finalaurrekoak Elizondon, Donostian eta Maule-Lextarren jokatuko dira azaroaren 23an, 24an eta 30ean.

Finala

Barakaldoko BECen, abenduaren 15ean. Maialen Lujanbio egungo txapelduna eta beste zazpi bertsolari.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide