Datorren ostiraletik, azaroak 15, igandera bitartean izango dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketen baitako azken emanaldiak. Antzezlan amateurren txanda izango da, eta obra horietako bakoitzerako (ostirala, zapatua eta igandea) sarrera bikoitz bana zozkatuko du Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean.
Ostiralean Itzurungo uhinak taldearen Zaharrak berri obra izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Zapatuan, berriz, Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerraren Dena berriz bueltatzen da lana ikusi ahal izango da, eta Dar-dar produkzioaken Eta zer? antzezlana izango da igandean. Emanaldi guztiak 21:30ean hasiko dira.
Uztarriako bazkideek zozketan parte hartzeko erantzun beharreko galdera honakoa da: Nor da Azpeitiko Emakumeen Antzerki Tailerreko zuzendaria?
Zozketa ostegunean, azaroaren 14an, 11:00etan egingo du Uztarriak. Erantzunak ordurako bidali behar dira, uztarriazozketak@gmail.com helbide elektronikora idatzita. Erantzunarekin batera, bazkidearen izen-abizenak eta telefono zenbaki bat jartzea derrigorrezkoa da.
Lehiaketa gehiago datozen aste eta hilabeteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.