Albina Arregi hil da, 103 urterekin

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 11:01

Etxearretako alaba atzo, astelehena, zendu zen. Hileta elizkizuna gaur, asteartea, izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian. Uztarria aldizkarian hari egindako erreportajea argitaratu zen 2010eko urrian, 100 urte egin zituenean.

Albina Arregi (Loiola, 1910) zendu da 103 urterekin. Etxearreta baserriko alabarik gazteena duela 73 urte joan zen Atxubiaga baserrira bizitzera, eta han egin ditu bizitzako azken urteak ere, seme-alabekin eta ilobekin. Atzo, astelehena, hil zen. Hileta elizkizuna gaur, asteartea, izango da Soreasuko Sebastian Donearen parrokian.

Joan den irailaren 14an bete zituen Albina Arregik 103 urte. Uztarria aldizkarian hari egindako erreportajea argitaratu zen 2010eko urrian, 100 urte bete zituenean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide