'Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute' hitzaldia, gaur

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 11:39

Gaztelekuan izango da, 15:00etan hasita. Hizlaria Nerea Mendizabal izango da.

Azpeitiko Udaleko Gazteria Sailak Nire haurrak jotzen du, nire haurra jotzen dute gai hartuta hitzaldia antolatu du. Gaur, asteartea, izango da 15:00etan hasita, Gaztelekuan (Izarraitz pilotalekuan, Sanagustin kulturgune ondoko parke estalitik sartuta). Hizlaria Nerea Mendizabal izango da, eta guraso, hezitzaile, irakasle edota interesa duten herritar guztientzako da saioa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide