Mikel Labakari ostiralean egingo dioten omenaldirako sarrerak salgai daude dagoeneko

Uztarria.eus 2013ko aza. 12a, 14:24

Mikel Labakaren omenaldiaren aurkezpena egin dute gaur eguerdian, Zubietan.

Gaur, bihar eta ostegunean erosi ahal izango dira Realak eta Rayo Vallecanok Mikel Labaka omentzeko jokatuko duten partidarako sarrerak. Ostiralean izango da, 19:00etatik aurrera, Garmendipen.

Mikel Labaka futbolari ohiari ostiralean, azaroak 15, Garmendipe futbol zelaian omenaldia egingo diote, 19:00etan hasita. Realak eta Rayo Vallecanok lagunarteko partida jokatuko dute omenaldiaren baitan, asteburuan ez da eta Ligako partidarik izango. Lagun Onak Futbol Taldeak antolatu du kirol ekitaldia eta dagoeneko sarrerak salgai jarri ditu.

Aurrez sarrerak erosteko aukera izango da gaur, bihar eta ostegunean, 18:00etatik 20:00etara, Garmendipe futbol zelaian. Bazkideek tribunako sarrera 12 eurotan erosi dezakete eta bazkide ez direnek 15 euroren trukean. Sarrera orokorraaurrez 10 euro ordaindu beharko dute bazkideek eta ez bazkideek 12 euro. 5 eta 16 urte bitarteko haurren sarrera 5 euro izango da.

Ostiralean, partidaren egunean, ere izango da sarrerak erosteko aukera 17:00etatik aurrera, Garmendipen. Orduan bazkide eta bazkide ez direnentzako tribunako sarrera 15 euro izango da, orokorra 12 euro eta 5 eta 16 urte bitartekoena 5 euro.

Gaur, asteartea, aurkeztu dute omenaldia Realeko, Lagun Onakeko eta Rayo Vallecanoko ordezkariek, Zubietan. Uztarriak ahal bezain eskegiko du aurkezpeneko informazioa webgune honetan.

Mikel Labakak joan den ekainean utzi zuen futbola. Realaren lehen taldean hainbat urte egin ostean, Rayo Vallecanon fitxatu zuen 2011ko abuztuan, eta han egin zituen futbolari ibilbideko azken urteak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide