Estrasburgoren epaia auzitegi bakoitzak aplikatzea ebatzi du Gorenak

Berria.info, Uztarria.com 2013ko aza. 12a, 16:38

Ez ditu Gorenak erabakiko kasu guztiak. Preso bakoitzari Parot doktrina aplikatu dion auzitegiari dagokio Estrasburgoren epaia aplikatu eta hura aske utzi edo ez erabakitzea. Beraz, ostiraleroko bileretan kasuak banaka aztertzen segiko du Espainiako Auzitegi Nazionalak. 197/2009 doktrina aplikatuta duten ETAko presoetako bat da Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiarra.

Estrasburgoren epaia Parot doktrina aplikatu zuten auzitegiek beraiek ezartzea ebatzi du gaur Espainiako Auzitegi Gorenak. Bigarren Zigor Salako hamasei epaileek diote, doktrina aplikatu zuten beraiei dagokiela hura indargabetzea, hala egiten behar denean, eta ez Gorenari. Erredentzioak kontatzeko modua Gorenean bihurtu zen doktrina 2006an, baina aplikatu, zigorra jartzen duten auzitegiek aplikatzen dute.

197/2009 doktrina aplikatuta duten ETAko presoetako bat da Juan Karlos Arruti Paterra azpeitiarra. Paterrak 2009ko irailaren 10ean bete zuen ezarritako zigorra, baina 2010eko otsailean 1997/2006 doktrina (Parot delakoa) ezartzea erabaki zuen Espainiako Auzitegi Gorenak. Hori dela-eta, 2019ko irailera arte luzatu zioten zigorra.

Irakurri albistea osorik Berria.info-n.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide