Gedeminas Zyle asteko bostekoan

Zyle lituaniarra partida batean. (ISB)

Pibot lituaniarrak 29ko balorazioarekin amaitu zuen Grupo Eulen Carrefour El Bulevar de Avila taldearen aurkako partidua.

Gedeminas Zyle lituaniarrak aurtengo denboraldian Azpeitia Azkoitia ISBn duen garrantziaren berri eman du asteburu honetan, beste behin. Grupo Eulen Carrefour El Bulevar de Avila taldearen aurkako neurketan Zylek egindako jokoa gipuzkoarrak zona barruan nagusi izateko gakoetako bat izan zen. Pibot ile horiak 16 puntu lortu zituen. Horietatik lauk zaleen txalo zaparrada eragin zituzten, bi birrintze eginez, eta zazpi errebote eskuratu, hiru asistentzia banatu, bi baloi berreskuratu, bi  txapel jarri eta lau falta jaso zituen. Guztira 29ko balorazioarekin amaitu zuen partida eta egindako lan onari esker, asteko bostekoan sartu da, lehenengoz.

Zyle Azpeitia Azkoitia ISBn errebote gehien batzen dituen jokalaria da, 5’3 jasota, bataz beste, neurketako eta horretaz gain taldeko jokalari baloratuetan ere bada 15 puntuko bataz bestekoarekin. Zenbaki horiek, Zilarrezko Adecco ligako hamargarren jokalari baloratuena izatera eraman dute lituaniarra.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide