Erakusleihoak jartzeko tailerra antolatu dute

Uztarria.eus 2013ko aza. 13a, 11:11

Azaroaren 25ean izango da tailerra, 14:15etol 16:15era bitartean, Azkoitiko Elkargunean. Izena emateko azken eguna azaroaren 20a izango da.

Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak, Azkoitiko Herrixen Merkatari Elkarteak eta Merkatal Dinamizazio bulegoak dendetako erakusleihoak jartzeko tailerra antolatu dute. Azaroaren 25ean, astelehena, izango da tailerra, 14:15etik 16:15era bitartean, Azkoitiko Elkarguneko Oteiza aretoan.

Tailerrean parte hartzeko ezinbestekoa da aurrez izena ematea, eta azaroaren 20an bukatuko da inskribatzeko epea. Izena emateko 943 02 56 73 telefonora deitu behar da edota bertan.azpeitia@gmail.com helbidera idatzi.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide