Hiru hartzekodun konkurtso eskatuko ditu Fagor Etxetresnakek

Uztarria.eus 2013ko aza. 13a, 12:42

Hartzekodunen konkurtso bat eskatuko Arrasaten dituen bi lantegientzat, Bergarakoarentzat eta Antzuolakoarentzat; beste batean Edesa sartuko du, eta Grumal S.L. enpresa hirugarrenean, Berria-k jakinarazi duenez.

Azken ordukoa (15:00): Fagor Etxetresnak S. Coop.-entzat eta Fagor Ireland Ltd. filialarentzat gaur bertan eskatu du konkurtsoa.

Astea amaitzerako egingo du Fagor Etxetresnakek hartzekodunen konkurtsora jotzeko eskaera. Berria-k jakinarazi duenez, hiru eskaera egingo ditu kooperatibak. Horrenbestez, hartzekodunen konkurtso batean Arrasaten dituen bi lantegiak, Bergarakoa eta Antzuolakoa sartuko ditu; bestean Basauriko Edesa; eta hirugarrenean, Azpeitiko Grumal S.L. enpresa.

Azken ordukoa (15:00): Fagor Etxetresnak S. Coop.-entzat eta Fagor Ireland Ltd. filialarentzat gaur bertan eskatu du konkurtsoa; Arrasaten dituen bi lantegiak, Bergarakoa eta Eskoriatza sartu dira, beraz, hartzekodunen lehiaketan.

Joan den asteazkenean egin zuten Mondragonek, Fagorrek eta instituzioek Fagor Etxetresnaken etorkizunaz hitz egiteko bileraFagor hartzekodunen konkurtsoan sartzekoa zen ostiralean, baina atzeratu egin zuten erabakia ostiralean bertan. Asteazkeneko bileraren ostean azaldu zuten bazkide ez diren langileekin ez zuela konpromisorik hartu Mondragonek, eta ezta Basauriko Edesa eta Azpeitiko Grumal enpresako langileekin ere. Grumal joan den astean konkurtsora ez eramatea erabaki zuten (juridikoki independentea da).

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide