Elurra ari duela-eta, Mandubian tentuz gidatzea gomendatu dute

Uztarria.eus 2013ko aza. 15a, 11:06

Azpeitia inguruko gainerako mendateetan ez du elurrik ari momentuz. Dena den, arratsaldean elurraren kota jaitsi egingo dela iragarri dute.

Elurra ari du goizean goizetik Nafarroako, Arabako eta, batez ere, Gipuzkoako hainbat tokitan. Iragarrita zegoena baino baxuago ari da bazterrak zuritzen, eta goizean elurra 1.000 metrotik gora egingo duela, eta arratsaldean 700-900 metrora jaitsiko dela esan dute. Azpeitia inguruko errepide eta mendate gehienetan elurrik ari ez badu ere, Mandubiako gaina zurituta dago, eta tentuz gidatzea gomendatu du Trafiko Zuzendaritzak. 

Euskalmetek giro ezegonkorra iragarri du gainerakoan gaurko, zaparrada ugari eta tenperaturaren jaitsiera. "Zerua ilun agertuko da eta zaparradak erruz botako ditu. Noizbehinka trumoi-ekaitzak eta txingorra botako ditu, bereziki kantauri isurialdean". Haize ufada biziak ere izango direla esan du, tarteka bolada gogor eta oso gogorrekin kostaldean eta mendi inguruetan. Ziertzoak ere zakar joko duela gaineratu du. Tenperatura altuenak 7-13 gradu artean izango dira.

Mendateen-eta egoera ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide