Raimundo Amadorrek etzi, igandea, Sanagustin kulturgunean eskainiko duten kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta Raimundo Amadorren aurretik KEU taldea izango da oholtzan.
Nongoa da Raimundo Amador? galderari erantzun behar zioten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien arteanegin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Sevillakoa da, eta irabazleak Olatz Prat eta Arantzazu Azpillaga dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.