Zabalik dago Santo Tomas egunean jakien postua jartzeko epea

Uztarria.eus 2013ko aza. 15a, 13:19

Etxeko produktuen azoka Berdura Plazan izaten da.

Txorizo postuak jartzeko izena emateko epea ere ireki dute, eta hilaren 15a bitartean egongo da zabalik. Postuen zozketa, berriz, udaletxeko areto nagusian egingo dute, azaroaren 28an.

Santo Tomas egunean etxeko produktuak (barazkiak, frutak, loreak, ogia...) saltzeko postua jarri nahi dutenentzat izena emateko epea zabaldu du Udaleko Festa Batzordeak. Izena hilaren 30a baino lehen eman behar da udaletxean, edo 943 15 70 68 telefono zenbakira deituta.

Bestalde, txorizo postuak jartzeko izena emateko epea gaur, ostirala, ireki dute eta hilaren 25a arte dago irekita. Postua jartzeko izena udaletxean bertan eman behar da. Postuen zozketa, berriz, azaroaren 28an, osteguna, egingo dute, 20:00etan, udaletxeko areto nagusian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide