Gure Esku Dago dinamikak martxan jarri duen Giza Katearen aurkezpen soziala egingo da larunbat honetan, azaroak 16, Durangoko Kafe Antzokian. Bertan herriz-herri egindako lana azaltzeaz gain, ekainaren 8an egingo den Giza Katean izena emateko moduak eta bideak azalduko dira, eta baita ikasturte honetarako ekimen berriak ere.
Azpeitiko taldea ere lanean ari da, eta nola ez, aurkezkepen horretara, batzordeko hainbat kide bertaratuko da.
Hainbat herritar da dagoeneko erabakitzeko eskubidearen alde herrian lanean ari dena. Hala ere, denon aletxoa ezinbestekoa izango delako, datorren astean egingo dugun bileran edozein motatako ekarpena egiteko prest dagoen oro gonbidatu nahi dugu. Asteartean, 20:30ean, Baigeran elkartuko gara.
Gure esku dagoelako! Azpeitiarron esku ere badagoelako!