Banketxeen aldetik beraien etxebizitzak desjabetzeko arriskuan dauden herritarrei laguntzeko honako kontaktuak zabaldu nahi ditugu:
- 669428598 telefonoa (Gipuzkoa Kaleratzeak Stop)
- elkar_ekin@hotmail.com
Edozein arazo duten herritarrak gurekin harremanetan jartzera gonbidatu nahi ditugu, denon artean arazoei aurre egitea errazagoa izango delako. Inplikatuak horrela eskatzen duen kasuetan, anonimotasuna erabat bermatua egongo da.
Gipuzkoako Kaleratzeak Stop taldeak beharrezko aholku eta irizpideak eskainiko dizkie arrisku hau bizitzen ari diren herritarrei.
Elkartasuna inoiz baino garrantzitsuagoa da une hauetan. Ezin dugu utzi aurrez sekulako dirutzak irabazten dituzten banketxeek etxetik bota gaitzaten. Horretarako beharrezkoa izango da denon parte-hartzea, bai zuzenean inplikatuta daudenena, bai eta hauei laguntzeko prest gauden herriko talde eta erakundeena ere.
Elkar-ekin taldeak ateak zabalik ditu antzeko egoeran daude herritarrentzat. Gurekin harremanetan jartzeko helbide horretara mezu bat bidaltzera animatzen ditugu herritar hauek.