Eskuragarri dago jada Urola Erdiko Enplegu Planaren baitan Iraurgi Berritzenek garatu duen 2013ko urriko Buletin Soziekonomikoa. Bertan, Urola Erdiko hainbat datu jaso dira, herriz herri zein bailara mailakoak, hala nola langabezia tasak eta langabetuen prestakuntzaren nahiz kontratazioen ingurukoak.
Azpeitiari dagokionez, urrian 1.174 langabetu zeuden Lanbiden izena emanda, aurreko hilean baino hiru gehiago eta uztailean baino 93 gehiago. Langabezia tasa %17,20koa izan da urrian, Urola Erdikoaren (%16,23) eta Gipuzkoakoaren (%14,70) gainetik.
Urriko buletina irakurtzeko, egin klik hemen.