Lagun Onak Mendi Bazkunak gaztetxoentzako Olatzetik Loiolara mendi ibilaldia antolatu du zapaturako. 09:00etan abiatuko dira plazatik, Oñatzera igoko dira. Oñatzen hamaiketakoa egin eta gero, jaitsiko dira Loiolara.
Gaur, osteguna, da ibilaldian izena emateko azken eguna. Interesatuek mendi bazkunaren tabernan edo lotura honetan eman beharko dute izena.