Saioa gerturatzen ari dela-eta, Bertsoa.com atariak zapatuan Elizondon izango diren bertsolarien sentipenak jaso ditu. Eta, honakoa adierazi du Urangak:
"Oso-oso ondo nago. Katarro pixka batekin, baina gogo ikaragarria dut. Nik egin beharrekoa eginda dudala uste dut. Helburuak betetzat jotzen ditut. Finalaurrekoetan sartzea jarri nuen helburua, eta behin horra ailegatuta, beste saiorako pausua ematea. Hori ere eman dut, eta handia egin dugula uste dut. Finalak ez nau itsutzen, daukadan dena ematera joango naiz, ahal dudan ondoen egitea, eta tokatzen baldin bazait finalera pasatzea poztuko naiz, eta bestela penarik ez dut hartuko. Saioa egin eta beste guztiak ondorioak izango dira. Frakasoa behintzat ez, frakasoa Elizondon ahal dudan guztia ez ematea litzateke."