Bukatu dira XXXI. Euskal Antzerki Topaketak, eta berriz hasiko dira asteburuetako eta astelehenetako zine emanaldiak Soreasu antzokian. Horrenbestez, bihar, zapatua, Capitan Phillips filma emango dute, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, 16:30ean Zipi eta Zape: Kanikaren kluba eta 19:30ean Capitan Phillips izango dira ikusgai. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, eta bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Capitan Phillips ikusi ahal izango da.
Capitan Phillips 12 urtetik gorako ikusleentzako da. Aldiz, Zipi eta Zape: Kanikaren kluba filma adin guztietako ikusleentzako da.