Gaur, asteartea, hasiko da 2014rako udal aurrekontuak osatzeko Denon Artean prozesu parte-hartzailea. Sanagustin kulturgunean izango da batzarra, 19:00etan hasita. beste batzuen artean, gai hauek izango dituzte hizpide bilera horretan: 2013ko aurrekontuen balorazioa, Udal diru-kontuak, Udalaren gaur egungo jarduera eta herritarrek zer egin dezakete bizi dugun egoerari buelta emateko.
Aurten, berrikuntzak ere izango dira ideiak eta ekarpenak jasotzerakoak. Hori dela-eta, ekarpenak jasotzeko arlokako eta auzokako (auzoen kasuan iaz baino batzar gutxiago izango dira herriguneko auzo eta auzuneetan) bilerez eta Azpeitia.net webguneko txokoaz gain, postontziak jarriko dituzte herriko zenbait gunetan, eta udaletxean ere egin ahal izango dira proposamenak.