Azpeitiko gaztetxeko kideek antzerki tailerra prestatu dute abendurako. Aurreko astean antzerki tailerraren bi saioen egunak adosteko bilera egin zuten gaztetxean bertan, eta erabaki dituzte dagoeneko. Horrenbestez, abenduaren 14an eta 28an (zapatuak) 10:00etatik 14:00etara bitartean izango dira saioak, eta Ane Arenas eta Erika Olaizola azpeitiar aktore gazteek gidatuko dituzte. Nahi duten herritar guztiek hartu dezakete parte ikastaroan eta horretarako interesa dutenek gaztetxera jo dezakete. Ikastaroa doan izango da.