Sei film emanaldi izango dira bihartik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Bihar, zapatua, Septimo filma emango dute, 19:30ean eta 22:00etan hasita. Igandean, berriz, 16:30ean Zipi eta Zape: Kanikaren kluba eta 19:30ean Septimo izango dira ikusgai. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, eta bietan, 19:00etan eta 21:30ean, Septimo ikusi ahal izango da.
Septimo 12 urtetik gorako ikusleentzako da. Aldiz, Zipi eta Zape: Kanikaren kluba filma adin guztietako ikusleentzako da.