Willis Drummond eta Total Heels taldeen kontzerturako sarrerak zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2013ko abe. 2a, 10:40

Willis Drummons eta Total Heels taldeek ostiralean, abenduak 6, Sanagustin kulturgunean eskainiko dute kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nongoa da Total Heels taldea?.

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Abenduaren 5ean, osteguna, 11:00etan egingo du zozketa Uztarriak, eta ordurako bidali behar dira erantzunak.

Ostegunean bertan jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.com-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen hilabeteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide