Ardozaleak-eko Juan Ignacio Arregi 'Ttantto' eta Juan Ramon Fernandez irabazle musean

Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketako finala jokatu zen zapatuan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean: bikote irabazleak 500 euro eta txapelak irabazi zituen. Bigarren geratu zen Ollagorra. —Egin zaitez Kultur Mahaiko bazkide; urtean 10 euro dira eta zozketak izango dituzu. Klikatu hemen: www.sanagustinkulturgunea.net

Kultur Mahaiak antolatu du aurten ere Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketa, soziedadeen arteko giroa gehiago sustatu nahian. 103 bikotek hartu dute parte eta horietatik 33 izan ziren finalera sailkatuak. Giro onean joan zen Azpeitiko Sanagustin kulturgunean jokatu zen final handia, eta batzuentzat hobeto bukatu zen.

Honela geratu zen sailkapena:

Txapeldun: Ardozaleak A (Juan Ignacio Arregi Ttantto - Juan Ramon Fernandez).
Azpitxapeldun: Ollagorra A (Ion Oiarzabal Pitti - Mikel Arrizabalaga Arriye).
Hirugarren: Irrintzi A (Candido Mitxelena - Justo Egiguren).
Laugarren: Kultur Mahaia B (Iñaki Peñagarikano - Aitor Fernandez).

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide