Ipuin kontaketa saioa izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 2a, 10:38

Gaurko saioa 18:00etan hasiko da, eta Haur Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat izango da, Miriam Mendozak eskainitako ipuin kontaketa saioa.

Azpeitiko Udal Liburutegiak lau eta hamar urte bitarteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu, eta gaur, astelehena, emanaldia izango da. Gaurko saioa 18:00etan hasiko da eta ordubete iraungo du. Haur Hezkuntzako laugarren mailako ikasleentzat izango da, eta Miriam Mendoza ariko da ipuinak kontatzen.

Urriaren 21ean hasi ziren saioak eta abenduaren 16a bitartean astelehenero izango dira "haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertu asmoz".

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide