Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 3a, 10:47

Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, herribideen inbentarioaz, Esklabak eta Iturtzulo eremuaren inguruko hitzarmenaz eta plan bereziaz eta euskararen normalizazio planaz arituko dira.

Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:

1.- Udalbatza Osoak azaroaren 5ean egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Herribideen inbentarioa onartzea.

3.- Azpeitiko Plangintza Orokorrean "4.3 Esklabak-Iturzulo" eremua: Hitzarmena eta Plan Berezia.

4.- Agirre eremurako udal-etxebizitza alokatuen amortizaziorako dirulaguntza.

5.- Azpeitiko Udalaren eta Erloren arteko hitzarmena

6.- 2013. ekitaldiko aurrekontuan bosgarren kreditu aldaketaren berri ematea.

7.- Azpeitiko Udalean 2013-17ko epean euskararen erabilera normalizatzeko plana behin behinekoz onartzea, V. plangintzaldirako helburuak fintzatzen dituena 86/1997 dekretuak, apirilaren 15ekoak dioenari jarraikiz.

8.- Euskararen Nazioarteko Eguna.

9.- Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan Udalaren adierazpena.

10.- Abuztuaren 1eko gertaerak direla eta, EAJ-k eta BILDU-k aurkeztutako mozioak.

11.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide