Ostegunean itxiko da Gazteriaren Gabonetako ekintzetan izena emateko epea

Uztarria.eus 2013ko abe. 4a, 10:59

Abenduaren 23tik 27a bitartean egiteko hainbat irteera eta ekimen prestatu dituzte. Hiru adin tartetan banatutako beste hainbeste talderentzako antolatu dute egitaraua. Ludoteketan eta gaztelekuan eman daiteke izena.

Gabonetako oporraldirako herriko haur eta nerabeei zuzendutako egitaraua prestatu du aurten ere Udaleko Gazteria sailak. Hain zuzen ere, abenduaren 23tik 27a bitartean egiteko hainbat irteera eta ekimen prestatu dituzte. Parte hartu nahi dutenek bihar, osteguna, izango dute izena emateko azken aukera; horretarako, ludoteketara edo gaztelekura jo dezakete.

Hiru adin tartetan banatutako beste hainbeste talderentzako antolatu dute egitaraua. Hona hemen eskaintza osoa:

HH5 - LH2 bitarteko haurrei zuzenduta

    • Abenduak 23, astelehena: Olentzeroren etxera (09:30 - 17:30)
    • Abenduak 26, osteguna: Jolas Kooperatiboak (10:00 - 13:00)
    • Abenduak 27, ostirala: Ikuskizuna (10:00 - 13:00)

LH3 - LH6 bitarteko haurrei zuzenduta

  • Abenduak 23, astelehena: Abentura parkera (09:30 - 17:30)
  • Abenduak 26, osteguna: Minutu bat ongi pasatzeko (10:00 - 13:00)
  • Abenduak 27, ostirala: Talde jolasak (10:00 - 13:00)

Topagunea: Betharram

Kostua: ludotekako bazkideentzat 12 euro - ludotekako bazkide ez direnentzat 15 euro

DBH1 - Batxilergo 2 bitarteko nerabeei zuzenduta

  • Abenduak 23, astelehena: Txuri Urdin (10:00 - 16:00)

Topagunea: anbulategiko geltokia

Kostua: 10 euro

  • Abenduak 26, osteguna: Rokopolis (09:30 - 17:30)

Topagunea: anbulatorioko geltokia

Kostua: 10 euro

  • Abenduak 27, ostirala: Gaztelekua margotzen (09:30 - 13:00)

Topagunea: gaztelekuan

Kostua: euro 1

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide