'Nola egin aurre krisiari' mahai-ingurua izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 4a, 11:00

19:00etatik aurrera izango da Sanagustin kulturgunean, eta Juan Jesus Alberdi Cegasa enpresako zuzendari nagusia, Juan Ignacio Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea eta Karlos Ormazabal Lehiakortasunerako sailburua izango dira mahaiaren bueltan.

Nola egin aurre krisiari mahai-ingurua antolatu du Munohandi kultur elkarteak gaurko (asteazkena), eta Sanagustin kulturgunean izango da, 19:00etan hasita. Moderatzailea Pello Elorza izango da, eta hiru lagun izango dira mahaiaren bueltan: Juan Jesus Alberdi Cegasa enpresako zuzendari nagusia, Juan Ignacio Mutiloa Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuordea eta Karlos Ormazabal Lehiakortasunerako sailburua. "Gaur egun jasaten ari garen krisiaren aurrean eta Azpeitian hain modu zuzenean eragiten dionean, gogoetarako baliogarria izateko helburuarekin antolatu da solasaldia", diote antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide