Willis Drummons eta Total Heels musika taldeek bihar, ostirala, Sanagustin kulturgunean eskainiko duen kontzerturako bi sarrera zozkatu ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkideen artean. Kontzertua 23:00etan hasiko da.
Total Heels taldea nongoa den esan behar zuten bazkideek zozketan parte hartzeko, eta zuzen erantzun duten guztien artean egin du zozketa Uztarriak. Erantzuna Danimarka da, eta irabazleak Oihana Zuazolazigorraga eta Mikel Arregi dira. Uztarria saritutako bazkideekin harremanetan jarriko da, sarrerak nola eskuratu behar dituzten adierazteko.
Lehiaketa gehiago datozen asteetan
Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste nahiz hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.