Zerbitzu bereziekin itxiko dute asteburuan lurrun trenaren aurtengo denboraldia

Uztarria.eus 2013ko abe. 5a, 17:40

Abenduaren 6tik 8ra sei joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora. Igandean, abenduak 8, denboraldia agurtzeko jardunaldi berezia ospatuko dute Burdinbidearen Euskal Museoan.

Abenduko zubia baliatuko du aurten ere Burdinbidearen Euskal Museoak tren historikoen zerbitzuen denboraldia ixteko. Hain zuzen ere, abenduaren 6tik 8ra sei joan-etorri egingo ditu trenak Lasaora. Eta igandean, abenduak 8, denboraldia agurtzeko jardunaldi berezia ospatuko dute museoan.

Hiru egunotako zerbitzu berezien programa honela osatuko dute:

  • Ostirala, abenduak 6: 12:30ean lurrunezko trena aterako da museotik Lasaora.
  • Zapatua, abenduak 7: 12:30ean eta 17:00etan lurrunezko trenen irteerak.
  • Igandea, abenduak 8: irteerak 11:00etan (diesel-automotore batek bermatutako trena), 12:00etan (lurrunezko trena) eta 13:00etan (lurrunezko trena). Zirkulazio horiek ekitaldi honetan zehar tren historiko horien zerbitzuaz gozatzeko azken aukera izango dira. Horiez gain, 1920ko Grafton lurrunezko garabia eta 1932ko U-52 Bilboko tranbia elektrikoa martxan jarriko dituzte, museoan bertan.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide