Hiru film ikusgai gaurtik astelehenera bitartean

Uztarria.eus 2013ko abe. 6a, 12:05

Hiru film eta zortzi emanaldi izango dira gaurtik astelehenera bitartean, Soreasu antzokian. Gaur, ostirala, Los juegos del hambre: En llamas filma emango dute 19:00etan eta El consejero 22:00etan hasita. Zapatuan, berriz, 19:00etatik aurrera Los juegos del hambre: En llamas izango da ikusgai eta 22:00etan El Consejero. Igandean haurrentzat euskaraz Zarafa emango dute, eta 19:30ean El Consejero. Astelehenean ere bi emanaldi izango dira, eta 19:00etan Los juegos del hambre: En llamas eta 21:30ean El consejero ikusi ahal izango da.

Los juegos del hambre: En llamas 12 urtetik gorako ikusleentzako da. Aldiz, El consejero filma 16 urtetik aurrerakoentzat. Zarafa, berriz, adin guztietako ikusleentzako da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide