Ipuin kontaketa saioa izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 9a, 11:59

Gaurko saioa 18:00etan hasiko da, eta Haur Hezkuntzako bosgarren mailako ikasleentzako izango da, eta Lupe Lekuona ariko da kontu kontari.

Azpeitiko Udal Liburutegiak lau eta hamar urteko haurrentzako ipuin kontaketa saioak antolatu ditu, eta gaur, astelehena, ere emanaldia izango da. Lupe Lekuonak Haur Hezkuntzako bosgarren mailako gaztetxoentzako izango da gaurko emanaldia, 18:00etan hasita.

Urriaren 21ean hasi ziren saioak eta abenduaren 16a bitartean astelehenero izango dira "haur eta gaztetxoen liburu zaletasuna suspertu asmoz". 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide