Uztarria Komunikazio Taldeak prest dauka liburuxka biografikoen bere saileko lan berria: Maria Jesus Arregi Uzinen biografia. 2009an abian jarritako proiektuaren hamargarren fruitua izango da Arregiri eskainitako liburuxka eta Eneritz Albizu azpeitiar kazetariak idatzi du. Abenduaren 28an, zapatua, aurkeztuko du Uztarriak liburuxka; Sanagustin kulturgunean izango da ekitaldia, 12:00etan.
Aurreko liburuxkak bezalaxe, Uztarriaren bazkideek etxean jasoko dute euren alea. Gainerakoek, berriz, 5 euroren truke erosi ahal izango dute, herriko saltokietan edo Uztarriaren egoitzan.
Joan den ostiralean etxez etxe banatzen hasitako abenduko Uztarria herri aldizkariak badakar Maria Jesus Arregiri eskainitako biografiaren aurrerapen txiki bat.
Orain arteko liburuxka biografikoak
Uztarriak liburuxka biografikoen sailean orain arte argitaratu dituen bederatzi lanak webgune honetan ere irakur daitezke. Hauexek dira:
- Julian Bereziartua Ander Ugarte (Uztarria)
- Leo Etxeberria Miren Garate (Uztarria)
- Valentina Agirre Olatz Prat (Uztarria)
- Santi Lazkano Nekane Zinkunegi (Uztarria)
- Amaia Garmendia Xabier Otamendi (Uztarria)
- Enkarna Arregi Alexander Silva (Uztarria)
- Iñaki Bergara 'Pio' Monika Juaristi (Uztarria)
- Bernardo Aizpitarte 'Kabra' Joxin Iturriotz (Uztarria)
- Enrike Zurutuza Ihintza Agirretxe (Uztarria)