Gaur hasiko da Mendi Astea

Uztarria.eus 2013ko abe. 10a, 11:02

Gaurko hitzaldia Aitor Aranburuk eta Egoitz Zubizarretak eskainiko dute, Patagonia, Cerro Torre: Ferrara bidea. Poicenot orratza: Williams ranpa izenburupean. Bihar ere hitzaldia izango da eta etzi film emanaldia.

Gaur, asteartea, hasiko da 2013ko Mendi Astea. Lagun Onak Mendi Bazkunak antolatuta, bi hitzaldi izango dira gaur eta bihar, 21:00etatik aurrera, mendi bazkunaren aretoan. Gaurkoa Aitor Aranburuk eta Egoitz Zubizarretak eskainiko dute, Patagonia, Cerro Torre: Ferrara bidea. Poicenot orratza: Williams ranpa. Bihar, asteazkena, Pioletak dantzan hitzaldia izango da, Iñigo Andolak eskainita.

Etzi, osteguna, Mount St. Elias filma emango dute, Lagun Onak Mendi Bazkunak eta T3. Zine Klubak elkarlanean antolatuta, Soreasu antzokian. 21:30ean hasiko da emanaldia eta hiru euro ordaindu beharko da.

Mendi Asteari bukaera ostiraleko urteko Batzar Nagusiarekin emango diote. Ondoren afaria egingo dute, eta han Mikel Ibarzabal, Joxemari Aranbarri eta Esteban Kanpos omenduko dituzte.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide