Harrizko pareta deseginda

Mikel Astigarraga 2013ko abe. 10a, 11:24

Igandean ikusitako gertakaria salatu nahi dut. Izan ere, Etumetatik Erniorako bidean, Gazume azpian zehazki, bide ondoan dagoen harrizko pareta desegin eta harriak bidearen azpikaldean jarri dituzte, kotxeekin pasatu ahal izateko. Igandean bertan Aizarnan esan zidatenez, ekintza hori egin duena Guardia Zibila izan da. Ez nago ziur hala izan den ala ez, baina kontua bolo-bolo dabil, eta horrela bada, oraindik arrazoi gehiago dagoela uste dut salaketa publikoa egiteko.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide