Ion Etxeberria 43. Binakako Erremonte Txapelketako finalean izango da

Uztarria.eus 2013ko abe. 10a, 11:42

Finalaurrekoetako partidako une bat.

Azpeitiarrak Uterga izango du bikote, Urrizaren eta Endikaren kontra jokatuko duen finalean. Txapelketako azken partida abenduaren 31n izango da, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Abenduaren 21ean ziren finala jokatzekoak, baina atzeratu egin dute Ion Etxeberriaren bikote Uterga lesionatu egin delako.

Utergak eta Ion Etxeberria azpeitiarrak Urrizarekin eta Endikarekin neurtuko dituzte indarrak 43. Binakako Erremonte Txapelketako finalean. Abenduaren 31n izango da txapelketako finala, Hernaniko Galarreta pilotalekuan. Abenduaren 21ean ziren finala jokatzekoak, baina atzeratu egin dute Ion Etxeberriaren bikote Uterga lesionatu egin delako.

Finalaurrekoetako lehen partida irabazi ondoren, bigarrengoan, 34 eta 40 nagusitu ziren Uterga eta Ion Juaristi zein Barrenetxea IV.aren kontra. Bigarren partida irabazita sailkatu dira finalera Urriza eta Endika ere, Etxeberria IV. eta Etxeberria III.ari 40 eta 29 nagusituta.

Ion Etxeberriaz gain, txapelketan parte hartu dute Igor Agirrezabala matxinbentarrak eta Haritz Etxeberria Etxeberria IV. urrestildarrak.

2011n Ion Etxeberriak eta Zeberiok irabazi zuten Binakako Erremonte Txapelketako finala.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide