'Erraustegia: kedarretatik argira' ekitaldia izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 11a, 10:45

Erraustegia: kedarretatik argira ekitaldia izango da gaur, asteazkena, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Ekitaldia Bukatu da jolasa ikus-entzunezkoarekin hasiko dute, eta antolatzaileen arabera, "ikus-entzunezkoak ikuspuntu kritiko batetik heldu nahi dio hondakinen kudeaketari". Segidan Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko lehendakariak hitz egingo du eta azken hilabete hauetan hitzetik hortzera izan ditugun gaiak izango dituzte hizpide, eta horiek modu xehean azalduko dituzte. Ekitaldia euskara hutsean izango da eta ekitaldiaren amaieran solasaldirako aukera izango da. Ordu eta erdiko iraupena izango du ekitaldiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide