Herritarrek erabakitako proiektuak emendakin gisa sartu dituzte foru aurrekontuetan

Urola Kostako Hitza 2013ko abe. 11a, 12:47

Prozesuan parte hartu duten lagunetako batzuk Batzar Nagusietako talde politikoekin elkartu dira.

2014ko foru aurrekontuetako 500.000 euro inbertitzeko zazpi proiektu erabaki zituzten duela bi aste Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezileko eta Zestoako biztanle batzuk, eta aldundiak dagoeneko emendakin gisa sartu ditu aurrekontu orokorretan. Urtea amaitu baino lehen dira onartzekoak. Era berean, prozesuan parte hartu duten herritarretako batzuk bilera egin zuten atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako ordezkariekin. Talde politikoei egitasmoak aurkeztu zizkieten, proiektuak herritarrak erabakitakoak direla "defendatuz".

Martin Garitano diputatu nagusiak, Helena Franco Ogasun eta Finantza diputatuak eta Arantza Ruiz de Larrinaga Herritarren Partaidetzarako zuzendariak herritarrek aurkeztutako zazpi proiektuen berri eman, eta prozesuaren inguruko balorazioa egin zuten herenegun. Ruiz de Larrinagak balorazio "oso positiboa" egin du, besteak beste "demokrazian sakontzeko egitasmoa" izan delakoan. "Emandako urratsekin denok ikasi dugu gauzak beste modu batean egiten, eta elkarren artean beste harreman batzuk saretzen".

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide