Finalerako autobusen ordutegiak jakinarazi ditu Bertsozale Elkarteak

Uztarria.eus 2013ko abe. 11a, 17:33

Azpeitian, antolakuntzaren autobuserako izena emana dutenek igandean 08:30ean dute hitzordua, estazioko zubiaren ondoko geltokian.

Igandean, abenduak 15, jokatuko dute Barakaldoko BEC-en aurtengo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala. 11:00etan hasiko da goiz eta arratsaldez jokatuko den finala, eta han elkartuko diren milaka bertsozaleetako asko autobusez joango dira. Bertsozale Elkarteko antolatzaileek dozenaka autobus jarri dituzte horretarako, eta haien ordutegi eta geltokiak zehaztuta daude.

Horrela, Azpeititik antolakuntzaren autobusetan joateko txartela dutenek igandean 08:30ean dute hitzordua, estazioko zubiaren ondoko geltokian. Finalerako sarrerak bezala, autobusetarakoak ere agortuta daude.

Orkatzekoena, 08:45ean

Bertsozale Elkarteak antolatutakoez gain, Azpeitian Orkatz Kultur Elkarteak ere jarriko du finalera joateko autobusa. Kasu horretan, irteera 08:45ean izango da, geltoki beretik. Orkatzek ere dagoeneko bete ditu toki guztiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide