Gazte koadrila eta lokalen inguruko batzarra izango da gaur

Uztarria.eus 2013ko abe. 12a, 11:31

Gaur, osteguna, izango da batzarra. 18:00etan elkartuko dira udaletxe azpian, eta bertan azaroaren 28an egindako batzarrean ondorioztatutakoaz arituko dira.

Joan den azaroaren 28an batzarra egin zuten hainbat gaztek. Gazte koadrila eta lokalen arteko harremana eraikitzea helburu hartuta egin zute batzarra, eta hainbat ondorio atera zituzten batzar hartan. Besteak beste, "lokaletan denbora asko pasatzeak, beste gazteekin erlazionatzeko zailtasunak dakartzala eta koadrilek adin gero eta gazteagoan hartzen dituztela lokalak", ondorioztatu zuten. Gainera, lokalean denbora asko pasatzeak "itxi egiten gaitu", esan dute: "Hori dela-eta, parranda giroan eta sare sozial bidez komunikatzen gara, lagun arteko aurrez aurreko komunikazioa geroz eta zailagoa eta hotzagoa bilakatuz".

Beste hainbat ondorio ere atera zituzten batzar hartan, eta ondorio guzti horietatik abiatuta gaur, osteguna, bigarren batzarra egingo dute. Udaletxeko arkupetan elkartuko dira, 18:00etan, eta "sarea osatzen" jarraitzeko deia egin dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide