Izenburua: Mount St. Elias
Zuzendaria: Gerald Salmina
Urtea: 2009
Herrialdea: Austria
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 100’
Mendi zinemaldi ugaritan saritua izan den dokumental harrigarri honetan munduko mendi
eskiatzaile ezagunenetarikoak diren Alex Naglich, Peter Ressman eta Jon Jonhston-ek Alaskako
San Elias mendia eskiatzen jetsi nahi izatean egindako erronka itzel eta ikusgarria kontatzen da.
Aipatutako erronka hau munduko kirol erronka handienetarikoa da, mendi honek, bere 5489
metrorekin, ezagutzen den jeitsierarik luzeena baitu, 25 kilometroko jeitsiera alajaina. Luzera
gutxi balitz, jeitsiera horretako aldapetariko batzuk 60 graduko inklinazioak edukitzera iristen
dira.
Mount St. Elias dokumentalean hiru eskiatzaileek amestutako jeitsiera egi bihurtzeko
saiakeran pasa beharreko mota guztietako zailtasunak kontatzen dira. Hasi zailtasun
teknikoetatik eta zailtasun meteorologikoetaraino. Jeitsiera ederra baina aldi berean latza eta
ia ezinezkoa, eskiatzaile bakoitzak norbere trebetasun eta gaitasun handiak izan arren, talde
lanik eta elkar laguntzarik gabe ezinezko izango litzatekeen ametsa.