Santa Lutzi eguna ospatuko dute aurten ere Elosiagan

Uztarria.eus 2013ko abe. 12a, 19:07

Mezak, hamaiketakoak eta trikitilariekin eta bertsolariekin girotutako bazkariak osatuko dute aurten abenduaren 13ko egitaraua.

Bihar, abenduak 13, Santa Lutzi eguna da eta, nola ez, Elosiagan jai eguna izango dute. Egun bakarreko festak prestatu dituzte aurten elosiagarrek auzoko zaindariaren omenez. Hona hemen osatu duten egitaraua:

  • 11:00. Meza nagusia, Azpeiti eta Zumaiako abesbatzekin.
  • 12:00. Hamaiketakoa, Añota sagardotegiak eskainia.
  • 14:00. Bazkaria Añota sagradotegian, Lidia eta Xabier trikitilariekin eta Beñat eta Xebastian Lizaso bertsolariekin.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide