Ludoteka zerbitzua eskainiko dute Sansilbestrean

Uztarria.eus 2013ko abe. 13a, 10:59

Hiru eta hamar urte bitarteko haurrentzako egongo da zabalik, 11:00etatik 13:15era, Iturritxiki ludotekan. Ludotekan izena eman daieke dagoeneko.

Hilaren 31n herrian jokatuko den XIII. San Silbestre lasterketan (6,4 kilometro ditu) parte hartzen duten gurasoen seme-alabentzako ludoteka zerbitzua jarriko du Azpeitiko Udaleko kirol sailak. Hiru eta hamar urte bitarteko haurrentzako egongo da zabalik, 11:00etatik 13:15era, Iturritxiki ludotekan, plazaren ondoan.

Ludotekan izena emateko 943 15 00 95 telefono zenbakira deitu behar da edo kirolak@azpeitia.net-era idatzi. Lasterketa nagusia 12:00etan hasiko da, plazan. Izena emateko epea zabalik dago, eta www.kirolprobak.com webgunean edota Azpeitiko Aitzaki kirol dendan edo Azkoitiko Plaza berri Sport-en eman behar da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide