Zumarragako Santa Lutzi feriko sari bat Azpeitira

Uztarria.eus 2013ko abe. 16a, 12:04

Hainbat sari banatu zuten ostiralean, Santa Lutzi eguneko feriaren baitan, eta Euskal Herriko mendiko zaldien arloan, Inazio Arangurenek bigarren saria eskuratu zuen.

Ostiralean, Santa Lutzi egunez, banatu zituzten Zumarragan Santa Lutzi feriako sariak, jendez lepo bete zen Areizaga-Kalebarren plazan. Sariak ohi bezala Euskal Herri osora zabaldu dira, eta Azpeitira ere iritsi da bat. Izan ere, Euskal Herriko mendiko zaldien arloan, Inazio Arangurenek bigarren saria jaso zuen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide