Azpeitiko bizilaguna zen ostiralean Gerdau enpresan izandako istripuan hildako langilea

Uztarria.eus 2013ko abe. 16a, 14:17

Azkoitiko Gerdau enpresan hil zen langilea ostiralean. (Urola Kostako Hitza)

Azpeitiko Udal gobernuak "hildakoaren familiari, lagun eta lankideei samina, dolumina eta elkartasuna erakutsi nahi eta une latz hauetan eurekin bat egiten dutela" adierazi die. Horrekin batera, "horrelakorik berriz ez gertatzeko lan munduan osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasuna ezinbestekoak direla" azpimarratu du 

Ostiralean langile bat hil zen Azkoitiko Gerdau enpresan. Garbiketa eta garraio lanak egiten ari zela barra-pakete batek jo zuen langilea, eta istripuek eragindako zauri larriak tarteko zendu zen. Azpikontratatutako behargina zen eta Zumaiako Limpieza y Mantenimiento Rosi enpresarako ari zen lanean. 

Azpeitiko Udal gorbenuak jakinarazi duenez, ostiralean lan-istripuz hildako langilea Kalidou Ndiaye Azpeitian bizi zen senegaldarra zen. Hori dela-eta, "familiari, lagun eta lankideei samina, dolumina eta elkartasuna erakutsi nahi eta une latz hauetan eurekin bat egiten dutela" adierazi die.

Horrekin batera, "horrelakorik berriz ez gertatzeko lan munduan osasuna eta segurtasuna bermatzeko prebentzioa, prestakuntza eta lan segurtasuna ezinbestekoak direla" azpimarratu du Udal gobernuak, eta bide horretan "lan egiten saiatuko" deka gaineratu du. Horrenbestez, "eragile guztiei dei berezia egiten diegu laneko segurtasunari eta osasunari buruzko araudia zorrotz bete eta betearazteko", esan dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide