Eneko Agirrezabal eta Ainhoa Sanz Gipuzkoako txapeldun, Ikasberri Krosean

Uztarria.eus 2013ko abe. 16a, 17:56

Eneko Agirrezabalek (Txindoki) eta Ainhoa Sanzek (Goierri Garaia) jantzi zituzten atzo, igandea, XCIV. Gipuzkoako Kros Txapelketaren maila nagusiko txapelak Azpeitian, XVI. Ikasberri Krosaren baitan. Unai Arroyok (Tolosa) eta Asier Cuevasek (New Balance) osatu zuten gizonezkoen podiuma; aurkezpen egunean ez zuela parte hartuko iragarri bazuen ere, Cuevas azkenean lasterketan izan zen, eta bai ondo ibili ere. Emazkumezkoetan Lourdes Oiarzabal (Goierri Garaia) sailkatu zen bigarren, eta Aratz Rodriguez (Atletico San Sebastian) hirugarren.

Cuevas ez ezik, herriko beste korrikalari batzuk ere aurrean ibili ziren gizonezkoen lasterketa nagusian: Pedro Muñoz laugarren sailkatu zen, eta Xabat Manzisidor zazpigarren. Xeye Atletismo Taldea taldekako sailkapenean laugarrena izan zen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide