Herritarrek plaza bete dute igande goizaldeko erasoa salatzeko

Uztarria.eus 2013ko abe. 16a, 21:14

Sanjuandegin adin txikiko neska bati eraso egiteagatik atxilotu zuten 33 urteko gizonezkoa Martuteneko espetxera bidali du epaileak gaur, astelehena, arratsaldean. 

Herriko plaza jendez bete da gaur, astelehena, iluntzean. Ehundaka lagunek egin dute bat, joan den igande goizaldean adin txikiko neska batek jasandako erasoa salatzeko. Adin guztietako jendeak erantzun dio Bilgune Feministak egindako deiari, tartean gazte asko zirela. Erasorik ez erantzunik gabe. Emakumeok kalean aske! zioen pankartaren atzean jarri dira denak.

Erasotutako adin txikikoaren sendikoak ere elkarretaratze isilean izan dira. Erakundeetako ordezkariak ere han ziren; Azpeitiko Udaleko alkate eta zinegotziekin batera, Urola Erdiko herrietako udaletako hainbat alkate eta ordezkari ere Azpeitiko plazan izan da.

Elkarretaratzearen aurretik jakin da, bestetik, Sanjuandegin adin txikiko neska bati eraso egiteagatik igande goizaldean bertan atxilotu zuten 33 urteko gizonezkoa Martuteneko espetxera bidali duela epaileak gaur arratsaldean.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide