Krisiak Azpeitian duen eraginaz solasaldia izango da bihar

Uztarria.eus 2013ko abe. 18a, 11:46

Sanagustin kulturgunean izango da bihar, osteguna, 17:00etan hasita, eta Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikari Mariarro Alberdi eta Gipuzkoako Foru Alduniko teknikari Jon Iribar izango dira hizlariak. Laxaro Azkunek gidatuko du solasaldia.

Krisiaren eragina Azpeitian gai hartuta, hitzaldia izango da bihar, osteguna, 17:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Baigera Jubilatuen Elkarteak antolatu du solasaldia, eta Laxaro Azkunek gidatuko du. Jon Iribar Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikaria eta Mariarro Alberdi Azpeitiko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako teknikaria izango dira hizlariak.

Baigerakoen arabera, "krisia ahoz aho dabilen une honetan, guk, Nolakoa da pobrearen argazkia, gaur, Azpeitian? galdetzen dugu. 'Pertsona helburu' esaten da, besteak beste Eusko Jaurlaritzaren leloan ere, eta guk ere pertsonengan zentratzea dela egokiena deritzogu, dektore ahulenak aintzat hartzea". Horrez gain, "behar larrienak dituztenak, langabezia agortutakoak, pentsio eskaseko alargunak, emakumeak, lan bida dabiltzan gazteak, elikadura eskasia dutenak, familia jaso behar izan duten jubilatuak, etorkinak... egoera honek pobreziaren atariak kokatu gaitu".

Pobreziaren inguruan Gipuzkoan azterketak egin direla eta Azpeitia zer egoeratan dagoen azaltzea da biharko antolatu duten hitzaldiaren funtsetako bat.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide