'La educacion prohibida' dokumentala, Gaztetxean

Uztarria.eus 2013ko abe. 18a, 17:32

Gaur, asteazkena, Zine Gauak programazioaren barruan ale berria eskainiko dute Gaztetxeko Masustak liburutegian. 21:00etan hasita, La educación prohibida dokumentala ikusteko aukera izango da bertan. La educacion prohibida Hego Amerikatik datorren proiektu independiente baten fruitua da. Besteak beste, eskolaren rolaren irakurketa kritikoa egiten dute, eta hezkuntza eredu eta aukera ezberdinak mahai gainean jarriz. Bideo honetan, dokumentalaren aurrerapena ikus daiteke.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide