Gabonetako erosketen inguruko gomendioak eman ditu Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak

Uztarria.eus 2013ko abe. 19a, 12:03

Azpeitiko Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoak Gabonetan egiten ditugun erosketen inguruan honako gomendio sorta eman du.

Prezioa: Eskura erosten ditugun produktuak ordaindu beharreko zenbateko osoa adierazi behar du, eraskusleihoetako produktuen prezioak kanpotik ikusteko moduan jarri behar ditu saltzaileak (salbuezpenak izan ezik) eta, gainera, ordaintzeko era desbendinen berri ere adieraztera behartuta dago.

Produktuen itzulketak: Erosten dugun produktuak, inolako akatsik ez badu, itzultzeko eskubiderik ez dugu. Hala ere, zenbait dendatan onartzen dute dirua itzultzea, produktua aldatzea edo erosketa txartel bat ematea erositakoaren ordez. Oso garrantzitsua da erosi aurretikdendak ematen dituen aukerei eta baldintzei buruz galdetzea. Dirua itzultzeko aukera izateko. Gainera, dendak hala adierazi beharko du (idatzita egon behar du nonbaiten).

Bermea: Legeak kontsumitzaileari ematen dion eskubide ukiezina da erositako produktuaren akats edo desegokitasun baten aurrean. Saltzaileak ematen du, eta erositako produktua berria bada bi urtetakoa izango da. Bi urteko epe hau produktua ematen diguten datan hasten da (faktura edo tikea gorde). Akatsa, erosi ondorengo sei hilabetetan agertzen bada, araudiak akats hori hasieratik datorren akats bat dela aurreikusten du. Aldiz, aurreneko sei hilabete horiek pasa eta gero agertu edo salatzen bada, legeak ez du ezer ere aurreikusten, beraz, kontsumitzaileak zein saltzaileak argudiatzen duenaren frogak beharko ditu.

Akatsa edo egokitasun eza aurkitzen denean, aurreneko pausoa saltzaileari horren berri ematea izango da, bi hilabeteko epe batean. Bi aukera izando ditugu akats hori zuzentzeko, konponketa edo ordezkapena. Kontsumitzaileak erabakiko du zein aukeratzen duen, eta hala jakinaraziko dio saltzaileari. Honek bere aldetik, errespetatu egin beharko du kontsumitzailearen erabakia, beti ere kontuan izanda kontsumitzaileak hartu duen erabakia ezinezkoa edo neurrizgabekoa ez dela. Horretarako kontuan izan behar da produktuaren prezioa, konponketaren kostua, eta beste aukera bat hartu izan ezkero kontsumitzaileak jasango dituen arazoak.

Produktua konpontzen denean, baina desegokia izaten jarraitzen duenean, orduan kontsumitzaileak beste honako aukera hauek ditu. Bat prezioaren beherapena, hau kalkulatzako egoera egokian produktu horrek izango duen prezioa eta akatsa duen produktu horrek merkatuan izango luken prezioarekin proporzionala izan behar du, eta bestea, kontratua suntsiaraztea produktuaren egokitasun eza oso garrantzitsua ez denean ezin da aukera hau eskatu.

Azpeitiko Kontsumitzaileen Udal Bulegoa goizez egoten da irekita, 10:00etatik 14:00etara. Edozein eratako zalantzaren bat baduzu etorri zaitez astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan Azpeitiko Enparan kalean 1, 2. pisuan dugun bulegotik (943 15 71 93 omic@azpeitia.net).

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide